XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ta ¿zertarako dira alako mendi goiti oiek?.

- Ara, ¿zertarako diozu? Abere, egazti, zuaitz eta landareak bizitzeko noski: abere batzuek, narru illedunez estaliak daude eta toki otz samarrak nai dituzte atsegin egoteko: zuaitz eta landare gogorrak ere bai: ¿arrano, gabiroi edo zapelatzik ikusi dezu Loiola'ko ibarrean? ¿otso ta artzik Alderdi-Eder inguruan?.

Gure Jaungoiko al eta jakintsuak, ortzi ta ludiko gauzak, zama, zenbaki ta neurri egokian egin ditu ta goi ta beko guztiak, Egilleak nai ala daude edo bizi dira.

Itxasoak ere, era berean, toki zakonak ba-ditu eta onela, be-bean (len jan dezuten otarrañak bezela) estalki gogorra dutenak, bai ta itxuak diran edo berez argia daramatenak bizi dira: itxas zakon errdian, beste arrai arin, aundi ta ugarienak; eta itxas azalean berriz arrai txikiak.

Ba'dira ere, abere, landare, egazti ta arrai tartean, ur edo lur beroetan bakarrik, bizi litezkenak, baita toki otzetan bizi bearrak ere.

- ¿Ta ezin al litezke abere ta egazti oiek nai ala aldatu?.

Berenez elirake aldatuko; bañan bearrez ta maiz bai.

Arrai aundiak txikia jan nai ta onek igesi jun bear izaten du; aundia atzetik dijuakio eta batzuetan bere bizi-tokitik al urrutiratzen dira; ta aldenduak, batean otzez, bestean beroz edo beren janari egokia ezin arkiturik, gosez kaskartzen asi, banakatu, ta aientzen edo iltzen dira.